Santurtziko Liburu Azoka 2024

Santurtzi 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Santurtziko Liburu Azoka 2024

Datorren igandera arte, hilak 19, Liburu Azokaren edizio berria dugu Santurtzin, hamabost bat lagunek jarriko dute stand-a eta zenbait egile ere egongo dira liburuak sinatzen.

Aurten 11:00etatik 14:00etara egongo da goizez zabalik eta 17:00etatik 20:30era arratsaldez. Esan bezala, zenbait idazle egongo dira bertan.

Liburu-azoka horretan herriko idazleek toki berezia izango dute, eta, horrez gain, “Itsasoa, literatura eta kantuetan” izeneko erakusketa izango da.

Aurreko urteetan bezala, eta Udal Liburutegien Sareak antolatuta, zozketa egingo da azokan erosten duten bazkide guztien artean. Hilaren 22an izango da eta 60na euroko lau liburu-sorta zozketatuko dira, bi helduentzat eta beste biak umeentzat.

Bestalde, Asier Muniategi Euskadiko Liburuaren Ganberako presidenteak azokaren nondik norakoen berri eman digu, hala nola bertan saltzen diren liburu berriek % 10eko deskontua izango dutela edo datozen egunotan, asteburuetan zehatz-mehatz, noiz eta non egongo diren idazleak liburuak sinatzen.?

Programa (PDF 1,5M?B)?


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • LekuaParque Central
    Santurtzi

Non