Idoia artista aramaioarrak De amar y desandar estreinatuko du, bere bigarren lana. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten kanta berriekin dator.
Urte hauetako bizipenak ezagutuko ditugu, eta berriz ere hurbilduko dizkigu, bere kaligrafia bereziarekin, sentsibilitatez, samurtasunez eta folk, pop edo bluesez betetako abestiak.