"Vania X Vania" (2. bertsioa)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 11
  • "Vania X Vania" (2. bertsioa)

Vania x Vania bi lanek osatutako proiektua da. Bi hurbilketa desberdin testu berari: Chejoven Tío Vania, bi bertsio berri eta originaletan berridatzia, elkarren artean guztiz ezberdinak diren estiloetan.

Bi lan independente, bi egunetan segidan ikusi ahal izango ditugunak, aktore berberek interpretatuak.

Oraingoan, Vania (2. bertsioa) ikusiko dugu. Chejov-en berridazketa bi alditan: Errusia, XIX. mendearen amaieran; Gaztela, gaur egun. Antzerki-jolas bat. Nola hitz egiten du jatorrizko lanak berridazketa eguneratu batekin? Zenbateraino jarraitzen dute indarrean jatorrizko obraren galderek?

Vania x Vania ekoizpenak lanari hurbiltzeko bi bide posible —beste askoren artean— erakutsi nahi ditu. Ez dut uste bat bera ere osoa denik, behin betikoa denik. Baina Chejoven testuaren emankortasunaren erakusgarri izango dira. Vaniak hor jarraituko du, enigma hutsa izaten, galdera egokien zain.

Pablo Remón

  • Testua eta zuzendaritza: Pablo Remón
  • Antzezleak: Javier Cámara, Juan Codina, Israel Elejalde, Marta Nieto, Manuela Paso y Marina Salas
  • Eszenografia: Monica Boromello
  • Teatro Español eta Teatro Kamikazeren arteko koprodukzioa
  • Antzerki abonamendua
  • Iraupena: 90 minutu

 


Laburrean

Non