David Suárez: "Humor blanco" (Donostia)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 12
  • David Suárez: "Humor blanco" (Donostia)

David Suárezek publiko guztiarentzat egokia ez den ordubeteko umorea eskaintzen du. Galiziar komikoak bere pentsamendu ilunenetan barrena bidaia bat proposatzen digu, non bere polemikez, sexuaz, epaiez eta zahartzeaz hitz egiten duen. Hausnarketa eta deserosotasuna dira bere stand uparen gakoak. Ikuskizuna "Espainiako umore beltzeko show-rik ospetsuena" modura aurkezten du.

Talentu gaztea, aktore eta gidoilari ezaguna. 2013an Vincent Finch: diario de un ego webseriea estreinatu zuen, zeinekin hamar milioi bistaratze erdietsi eta aktore onenaren eta online eduki onenaren sariak lortu zituen webserieen Espainiako jaialdian eta Carballo interplay-en.

Espainian egin zuen lehen bira Tanta tolerancia me está ofendiendo ikuskizunarekin izan zen. Ikuskizunarekin arrakasta handia lortu zuenez 2.0 La misma mierda por última vez show-a burutu zuen.

Sare sozialak izan dira beti bere bidea, non istorio gogoangarriak biralizatzea lortu duen. Haiekin umore beltzeko edukia sortzen du, inor axolagabe uzten ez duena.

Adina: +18 urte

 

 
 

Laburrean

Non