Txiki "Euskaldunen jatorria, historia eta irria"

Baiona 2024(e)ko Maiatzak 14
  • Txiki "Euskaldunen jatorria, historia eta irria"

TXIKIren bakarrizketa bat

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino. Ez da bakarrizketa “stand up” soil-soila, baizik eta TXIKIREN antzezlan borobil bat. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio.

  • Aktorea: Ion Martinez Esnaola
  • 75 min
  • Publikoa : 14 urtetik gorakoak
EKE

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 14
  • Ordutegia20:30
  • LekuaBaiona
  • HizkuntzaEuskara

Non