"Festen"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 15
  • "Festen"

1998an, iraultza eragin zuen zineman Thomas Vinterbergek, Festen (Ospakizuna) filma eginda. Ikuslea jarlekuari josita utzi zuen Dogma 95 izeneko mugimendu berriarekin, eta, batez ere, hipokrisiaz, intzestuz eta sexu-abusuz jositako familia baten istorio aztoragarri eta basati honekin. Antzezlan hau filmaren egokitzapen bat da, goi-klasearen gizarte-harremanetan eta familietan nagusitzen den hipokrisiari buruzko tratatu zorigaiztokoa; kolpe bat gure kontzientziari.

Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuli da Cristian, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera anai-arrebekin eta senideekin. Baina festa lehertu egingo da, Cristianek denen aurrean salatzen duenean umetan aitak intzestua egin zuela berarekin eta zendutako arreba bikiarekin. Sinetsi ezinik geldituko dira denak. Cristianen hitzek uhin elektriko batek bezala zeharkatuko dituzte senideen gorputzak, eta indarkeriaren zama sumatzen hasiko da airean. Orduan, borborka odoletan ari den zauri hori ixten saiatuko da familia. Testu bizia eta gordina, gure gizarte klasista eta patriarkal honetan dagoen krudeltasun ezkutua aztertzea proposatzen duena.

Fitxa

  • Testua: Thomas Vinterberg
  • Moldaketa: Lucía Astigarraga, María Goiricelaya
  • Zuzendaria: María Goiricelaya
  • Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti
  • Euskarazko bertsioko antzezleak: Egoitz Sánchez, Mikel Martínez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti, Loli Astoreka
  • Gaztelaniazko bertsioko antzezleak: Aitor Borobia, Alfonso Torregrosa, Lander Otaola, Sandra Ferrús, Ione Irazábal, Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Egoitz Sánchez, Mikel Martínez, Loli Astoreka
  • Neska: Aiala Mariño Jauregui
  • Zuzendariaren laguntzailea: Eider Zaballa
  • Eszenografia: José Luis Raymond
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Musika: Ibon Belandia
  • Soinu-espazioa: Ibon Agirre
  • Mugimendua: Alberto Ferrero
  • Produkzioko laguntzailea: Sabino Alkorta
  • Ikusizkoak: GHEADA
  • Karakterizazioa: Ana Vega
  • Eszenografiaren eraikuntza: Atx Diseinu eta Sorkuntza

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non