"Aire errea", Xabier Erkiziaren erakusketa

Gernika-Lumo 2024(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
  • "Aire errea", Xabier Erkiziaren erakusketa

Museoen Nazioarteko Eguna 2024

Gernikako Bakearen Museoa eta MHLI (Memoria Histórica en Literaturas Ibéricas) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako hirugarren erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) artistaren Aire errea izeneko soinu instalazioa aurkezten da.

Gerraren zarata kontzeptuaren gaineko hausnarketa da, mendebaldeko gizartean gerrari buruz daukagun iruditeria zabal eta konplexuaren harira, irudiez gainera, soinuaren bitartez ere eraiki den heinean. Guda baten soinuen gaineko hurbilketa gutxi egin dira, nahiz eta jakin gerrak zentzu guztiak blaitzen dituela eta bereziki entzumenetik datorrena.

Nolako hotsa du gerra batek? Hori da artistak bere buruari egin dion galdera. Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zuen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta, Erkiziak aire errea nozioa bere egin du, bonbardaketaren ondoren etorri zen suteari erreferentzia eginez.

Erakusketa hiru ataletan banatua dago:

  1. Dokumentazio gunea.
  2. Ikus-entzunezko baten bidez hain ezaguna den sirenari buruzko ikerketa.
  3. Arriskuaz ohartarazten gaituen sirena hotsak sortzeko erabiltzen ditugun tramankuluz betetako instalazioa.
ehu.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetan 10:00-18:00 // Larunbatetan 10:00-14:30 eta 16:00-18:00 // Igandeetan 10:00-14:30
  • LekuaGernikako Bakearen Museoa
    Foru Plaza, 1
    Gernika-Lumo
    Web
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Gernikako Bakearen Museoa, Gernika-Lumo

Non