Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble & María José Pérez: "El amor brujo. Esencias de la música de Manuel de Falla"

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 16
  • Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble & María José Pérez: "El amor brujo. Esencias de la música de Manuel de Falla"

Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Pastora Imperiok amarekin biltzen zituen elezahar eta doinu ijitoetan inspiratuta konposatu zuen Manuel de Fallak El amor brujo. Andaluziako musikaren esentzia modu paregabean islatu zuen, flamenkoaren aldaeren bidez: seguiriyak, soleareak, poloak, martineteak, zanbrak..., eta haien espiritua txertatu zuen bere konposizio-lengoaian. A priori, ensenble barroko batek Manuel de Fallaren musika interpretatzea harrigarria izan daiteke askorentzat; ordea, Fallaren beraren helburu estetikoak kontuan hartuz gero, ezerk ez luke inor harritu behar.

Fallak Andaluziako kantuagatik —edo garai hartan sortzen ari zen flamenko-kantuagatik— zuen miresmena partekatzeak argi eta garbi erakusten du proposatzen dugun bertsioan flamenko-kantari bat egotea ideia ona dela. Gainera, Euskal Barrokensemblearen ezaugarriak dituen ensenble batean, flamenko-kantariak bere ahotsa xuxurlatu edo zarrastatzen du, autorearen jatorrizko ideia berdingabeki birsortuz. Liraren, lavtaren edo perkusio persiarren soinua..., gure ustez, ezer ez dago Fallak bere partituraren zenbait unetan islatu nahi izan zuenaren kontra; alderantziz, autoreak bere jatorrizko partituran islatu nahi izan zuen exotismoa nabarmentzen du.

Euskal Barrokensemble.
Zuzendaria: Enrike Solinís.
Flamenko-kantaria: María José Pérez.


Laburrean

Non