2024ko KANTU ETA HITZA jaialdiaren barruan.
LILO Iruñerrian 2020. urtearen amaieran jaiotako musika taldea dugu, Maria Mateo taldeko abeslariaren eta egun ahotsa zein baterijolea de Pello Iturriaren kantei musika jartzeko asmoz. Maria eta Pelloz gain, Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista), Nekane Ibero (gitarrista eta baxu-jotzailea) eta Irama Otero (gitarrista) dira taldeko kideak.
Euren musikan popa nabarmentzen dela esan daiteke, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten diren, hala nola rockarekin, indiearekin eta folkarekin. Abestien letra euskaraz eta gaztelaniaz dira, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte. Bere abestiekin giro intimista eta lasaian murgildu gaitezke edo erritmo mugituagoekin dantzatu.
Musikarekiko grinak elkartu baditu ere, oholtzaren gainean nabaria da kideen arteko lotura; izan ere, LILOren ibilbidea luzea ez den arren, Nafarroako musika-talde honek argi du aireratu, espazioak irabazi eta bere musika ezagutarazi nahi duela, eta gogor lan egiten dute horretarako.
LILOk bere lehen diskoa kaleratu berri du, Nora goazen jakin gabe, eta hainbat kontzertutan aurkeztu du, besteak beste, ‘Iruña Rock 2023’, ‘Estaciones Sonoras 2023’ eta ‘Enclaves 2023’ eta @lilo_musika instagram kontuan iragarritako espazio gehiagotan. LILOren musika Spotify eta YouTube bezalako plataforma digitaletan duzue entzungai