"Obsoletus"

Santurtzi 2024(e)ko Maiatzak 16
  • "Obsoletus"

Fabrika ixteko protesta jendetsua ahulduta dago; Ione eta Elias baino ez dira geratzen. Baina Txarlik itxaropena ekarri du. Akordioak lortu ditu, baina baldintza batekin: berehala utzi behar dute itxialdia. Gaur egungo gizartean, borrokak badu zentzurik, ala zaharkituta geratu da? Agian, gauzak aldarrikatzea da zaharkituta geratu dena? Ustezko terroristei eta lokartutako gandhiei buruzko komedia originala.

Antzezlan honetan, lan-gatazka eta botere-galera dira ardatz. Langileak ez daude eguneratuta; dagoeneko galduta duten joko batean ari dira jokatzen. Formak, agian, ez daude desfasatuta. Beharbada, asmoak izatea da desfasatuta dagoena.

  • Testua: Aitor Fernandino
  • Zuzendaria: Pako Revueltas
  • Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino
  • Eszenografia eta atrezzoa: Atx Teatroa
  • Soinu-espazioa: Ruben G. Mateos

 

 
serantes.com

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non