Umore Azoka Leioa 2024: egitaraua

Leioa 2024(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Umore Azoka Leioa 2024: egitaraua

AZKEN ORDUKO ALDAKETAK (MAIATZAK 16): EURIAK UMORE AZOKAK MAIATZAREN 16RAKO PROGRAMATUTAKO IKUSKIZUNAK ALDATZERA BEHARTU DU!

  • Leioako Udalak gaurko programatutako ikuskizunak lekuz aldatzea erabaki du, klimatologiarekin bateraezinak direlako.
  • Azokaren XXIV. edizioa “BATU ZUZENEAN” erakusketarekin hasiko da, NODE konpainiaren eskutik, eta bertan izango dira Leioako Alkatea eta Kultura Zinegotzia ere.
  • Umore Azokak, Leioako Udalak antolatutako antzerki azokak, 41 konpainia bilduko ditu eta 80 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu doan, datorren igandera arte, maiatzaren 19ra arte.

Umore Azokaren XXIV. edizioak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean. 

Umore Azoka 2024k hainbat diziplina eszeniko eta ikuskizun eskaintza zabala izango ditu. Aurtengo ediziorako, 41 konpainiaren emanaldiez gozatu ahal izango da: Euskal Herriko 18, estatuko beste 18 eta nazioarteko 5.

Leioak guztira 27 estreinaldi hartuko ditu: estatuko 20 eta nazioarteko beste zazpi. Hauek hainbat diziplinatakoak izanik, hala nola, dantza, antzerkia, clowna, musika, performancea, zirkua, txotxongiloak, instalazioa, ikusizko arteak eta magia. Estatu konpainiak Andaluzia, Asturias, Katalunia, Euskal Herria, Galizia, Murtzia eta Valentziatik datoz; nazioartekoak aldiz, Portugal, Frantzia, Suitza, Italia, Irlanda, Belgika eta Mexikotik datos. Gainera, Umore Azokak urtero Leioako konpainia bat hartzen du eta 2024ko edizioak Mutis Danza gunearen proposamena izango du.

Umore Azokak izango dituen 41 bat ikuskizunak 600 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu dira, jaialdiaren historian inoiz izan den parte-hartzerik handiena izanik.

Agertokiei dagokienez, Umore Azoka 2024k 15 espazio eszeniko nagusi izango ditu, eta horiek, era berean, 30 kokaleku eszeniko ingurutan banatuta egongo dira. Guztiak udalerriaren erdigunean daude, joan-etorriak azkar eta modu eroso batean egin ahal izateko.

15 espazio horietatik gehien nabarmendu daitekeena “Umeen Kontseiluaren Parkea” da. Bertan “El jardín de las delicias” izeneko irudi eta soinu instalazioa egongo da. Maiatzaren 17an eta 18an egongo da ikusgai, gaueko 21:30etik aurrera, publiko guztientzarako zuzendutako antzerkia.


PROFESIONALEN TOPAKETA

Umore Azokaren ezaugarrietako bat kaleko arteen industriaren garapena sustatzeko egiten duen ekarpena da, alde batetik, kaleko artista guztien arteko topagunea delako eta, bestetik, sektoreko profesionalen arteko harremanetarako foro gisa.

Izan ere, maiatzaren 16an, osteguna, VII. ARTEKALE-Sarea topaketa ospatuko da Kultur Leioako erakusketa aretoan eta bertan izango dira euskal konpainia guztiak. Ondoren, bilera bat egingo da Artekaleko profesionalekin, haien proposamenak aurkezteko eta sektorearen egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketak partekatzeko.

Gainera, 17, 18 eta 19 egunetan Umore Meeting-ak ospatuko dira, non konpainiek euren sorkuntzak erakutsi ahal izango dizkieten programazio arduradunei, bai Euskal Herrikoei, bai Estatukoei, baita atzerritarrei ere. Aurten, adibidez, Poloniako, Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako, Portugaleko eta abarreko programatzaileek parte hartuko dute.

Horrela, artistek, erakundeek, enpresek, sareek eta jende askok, kaleko arte eszenikoen sorkuntza berrienak erakusteko edo ezagutzeko hitzordua izango dute Leioan.

UMORE AZOKA 2024 SARIAK

Umore Azokaren XXIV. edizioak bere sariak izango ditu ere. Kaleko arteetan ospe handia duten profesionalek osatutako epaimahaiak Umore Azoka saria ikuskizun onenari emango dio. Gainera, aurten Umore Azokaren sari berezia emango zaio kaleko arteei duintasuna eta balioa emateko lan egin duen erakunde bati.

Palmaresa 2024ko maiatzaren 17an jakinaraziko da, sarien ekitaldiaren ondoren.

UMORE AZOKARI BURUZ

Leioako Udalak, duela hogeita lau urtetik hona, UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka antolatzen du. Azoka 1988tik ospatutako Umore Jaialditik jaio zen, publikoaren eta kritikaren aldetik izandako arrakasta izugarria dela eta.

Helburu nagusia kaleko arteen (antzerkia, dantza, zirkua, musika eta abar) industriaren garapena indartzeko laguntza eskaintzea da, kaleko arteen sektore horien kontsumoa, ibilbideak eta koordinazioa bultzatuz, eta konpainien/taldeen/artisten sustapena azpimarratuz. Gaur egun, Umore Azoka ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea bada ere, eta, aldi berean, profesionalen arteko urteroko foroa. Iaz, Umore Azokak 30.000 pertsona bildu zituen Leioan lau egunez.