Zinemateka Azkuna Zentroa: "Cartas a Nora" + "My life without me"

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 16
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Cartas a Nora" + "My life without me"
  • Zinemateka Azkuna Zentroa: "Cartas a Nora" + "My life without me"

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan.

  • Cartas a Nora (2007)

Film labur honek parasitoek eragindako Chagasen gaixotasunaren berri ematen digu, gaitz endemikoa Amerikako 21 herrialdetan. Off-eko ahots batek irakurtzen ditu Bartzelonan den Nora emigrante boliviarrari ahizpak, Rosak, idatzitako gutunak. Javier Bardemek ekoitzitako Invisibles (2007) proiektuaren parte da dokumentala, eta Mugarik gabeko Medikuak elkarteak parte hartu zuen. Bost istorio ditu, Isabel Coixetek, Win Wendersek, Fernando León de Aranoak, Mariano Barrosok eta Javier Corcherak zuzenduak.

Chagasen gaixotasuna gaitzik ahaztuenetako bat da munduan, ez dago txertorik haren aurka, ezta diagnostiko goiztiar fidagarririk ere, eta gaitza kronifikatu ondoren medikazioa ez da eraginkorra.

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Gidoia: Isabel Coixet.
Generoa: Dokumentala.

  • My life without me (2003)

Annek 23 urte ditu, bi alaba, langabezian lanean baino denbora gehiago ematen duen senarra, mundua gorrotatzen duen ama, kartzelan 10 urte daramatzan aita, gaueko garbitzaile-lana unibertsitate batean, egunez bertan sekula ikasi ezin izango badu ere. Karabana batean bizi da, amaren lorategian, Vancouver-eko kanpoaldean. Bizitza goibel hori goitik behera aldatuko da mediku-azterketa bat egin ondoren.

2023an 20 urte bete dira film hau estreinatu zenetik, Coixeten filmografian funtsezkoa eta Espainiako zinemako lanik garrantzitsuenetako bat. Almodovar anaien El Deseo ekoiztetxearekin zuzendariak egindako lehen lana da. Gero, The Secret Life of Words (2005) eta Nieva en Benidorm (2020) filmetan ere parte hartu du ekoiztetxeak.

2 Goya sari: Gidoi egokiturik eta abestirik onena

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Sarah PolleyScott SpeedmanMark Ruffalo.
Gidoia: Isabel Coixet.
Ipuina: Nanci Kincaid.
Generoa: Fikzioa.


Laburrean

Non