Eskultura
“Hamabost urte daramatzat eskulturak egiten. Forma, testura eta materialenganako grina horrela bideratzen dut. Gainera, eskulturaren bidez nire bizitzako esperientziak eta nire kezkak, ilusioak, intuizioak, emozioak lotzen ditut. Opari biribila. Neure lanetan erabiltzen ditudan materialen muina eta jatorria ikertzen ditut: zura, burdina, harria. Material zaharrak bilatzen ditut eta haien aurreko bizitzaren gainean eraikitzen dut neure obra. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diet materialei, baita neure buruari ere.”