Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo) bideo- eta instalazio-artista martxoan "lurreratuko" da Azkuna Zentroan "Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora)". J.M. Barrie-ren Peter Pan (1911) irakurri ondoren ahaztutako- berraktibatutako hitz, irudi eta galderetatik abiatzen den formatu anitzeko proiektu tematiko batekin.
2017tik ari da proiektua egiten, Bartzelona, Madril, Mallorca, Santander eta Montpellierreko espazio artistikoetan. 2024ko martxotik ekainera bitartean, Azkuna Zentroan izango du jarraipena, uharteak (erakusketakoak), hegaldiak (performatiboak) eta hegaldi-simulagailuak (tailerrak) barne hartuko dituzten bi alditan.
Ekintza horien bidez, Ruiz de Infantek esperientzia espazialak, soinuzkoak eta bisualak proposatzen ditu. Haietan, Barrieren Peter Pan lanari darion energia anbiguoak erabat jartzen du zalantzan memoria indibidual eta kolektiboa. Gizarte baten metafora bat da (gure gizartearena), abiadura esponentzialetan abiatu arren, ez baitaki inola ere non lurreratu, ezta benetan lurreratu nahi duen ere.
Egonaldiko lehen etapa
Egonaldiko bigarren etapa