Lan honek Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba hartzen du abiapuntutzat, zehazki, Ponciaren mintzaldiak. Luis Luquek sakon aztertu du pertsonaia, eta haren esku-hartzeak berreskuratu ditu, bakarrizketa eta mamuekiko eta itzalekiko elkarrizketa bihurtzeko. Ponciak Adelaren suizidioak eragindako shockaren ondoren hitz egiten du. Haren mihia askatu egiten da, eta alabetako gazteena begiko zuela jakingo dugu.
Luis Duque egilearen hitzetan, "Ponciak suizidioaz, askatasunaz, erruaz, klaseaz, hezkuntzaz eta sexuaz hitz egiten du. Eta gaizki tratatu eta isildua izan den ahots baten indar osoarekin hitz egiten du. Ponciaren arima ireki egiten da, askatasunez maitatzeko ideia besteei helarazi behar diegula azpimarratzeko".
Emanaldi irisgarria. Azpitituluak gorrentzat + audiodeskripzioa ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat + begizta magnetikoa entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat.
Egoera horietakoren batean bazaude, behar duzun gailua erreserbatu lehiatilean edo gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan.