"Tan solo el fin del mundo"

Bilbao 2024(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • "Tan solo el fin del mundo"

Luc Lagarcek Berlinen idatzi zuen Tan solo el fin del mundo, 1990ean. Lehentxeago, GIBa harrapatu zuela jakin zuen. Garai hartan, oso hilkortasun-indize handikoa ez ezik, markatuta uzten zintuen estigma bat ere bazen gaixotasun hori. Ezinezkoa da zoritxarreko gertaera hori eta orduan pieza idatzi izana ez erlazionatzea. Behar baino lehen eta behin betiko hiltzearen eta isolamendu soziala jasatearen beldurrak blaitzen du testua. Esan daiteke autofikzioa hasieratik igartzen dela obran. Louis protagonistak Lagarceren adin bera (34 urte) duela dio, eta heriotza hurbil duela; zehazki, urtebete barru hilko dela aitortzen du. Hala ere, ez da autofikziozko lana. Eta ez da heriotzari buruzko obra bat ere; ez, bederen, heriotzari buruzkoa bakarrik. Familia da elementu nagusia. Berrespenaren edo gaitzespenaren bidez gure bizitza egituratzen duen eremu hori.

Louis hainbat urtez ihes egina dago senideengandik. Abandonatu egin ditu. Handik ihes egin eta bizitza berria eraikitzen du, familiarengandik urrun. Eta hiltzear dagoela jakiten duenean, seme hondatzaile gisa itzultzea erabakitzen du, bere heriotzaren berri emateko, dionez. Zeren bila ez dago oso argi: ziklo bat ixteko?, alde egin zuelako barkamena eskatzeko?, alde batera utzi zituen baina bizitzako azken urrats hauetan leial izaten jarraituko duten horien maitasuna sentitzeko?, galdutako paradisu horretara, haurtzarora, itzultzeko?

  • Testua: Jean-Luc Lagarce.
  • Zuzendaria: Israel Elejalde.
  • Antzezleak: Irene Arcos, Raúl Prieto, Eneko Sagardoy, María Pujate eta Yune Nogueiras.
  • Dantzaria: Gilbert Jackson.
  • Eszenografiaren diseinua: Monica Boromello.
  • Argiztapenaren diseinua: Paloma Parra.
  • Soinuaren diseinua: Sandra Vicente.
  • Jantziak: Sandra Espinosa.
  • Musika-konposizioa: Alberto Torres.
  • Bideo-diseinua: Pedro Chamizo.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Pilar Valenciano.
  • Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola.
  • Produkzio-zuzendaritza: Aitor Tejada eta Jordi Buxó.
  • Banaketa: Caterina Muñoz Luceño.
  • Ekoizleak: Teatro Español eta Teatro Kamikaze.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 17: 19:30 / Maiatzak 18 eta 19: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non