ABAO Bilbao Opera: "La Bohème"

Bilbao 2024(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 27(e)ra
  • ABAO Bilbao Opera: "La Bohème"

 

Denboraldiari amaiera emateko, maiatzean, ABAOk Pucciniren La Bohème taularatuko du, Parisko bi artista gazteren arteko maitasun-istorio kartsu, denboragabe eta ezabaezina. Italiako errepertorio lirikoko opera eder, tragiko, hunkigarri eta konplexuenetakoa da, eta Bilboko denboraldian 28 aldiz antzeztu den ezinbesteko obra.

 

Istorio tragiko eta hilezkor honek hasieratik erakargarritasun indartsua sortzeko gaitasuna du, eta nazioartean gehien estimatzen eta miresten diren operen arteko bat da, baita publikoaren, diskoetxeen eta antzokien gogokoenetakoa ere. Obra honen garrantziaren eta betiereko erakargarritasunaren erakusgarri, bere ospe itzela.

 

Obra hau, Puccinik berak “piccole cose” erako opera gisa definitu zuena, Parisko Auzo Latinoan garatzen da, eta argumentuaren haria Mimì eta Rodolfo artista bohemio gazteen arteko maitasun-istorioa da. Miren Urbieta soprano gipuzkoarrak jostun lazgarriaren papera antzeztuko du, bere poeta maiteminduaren atsekabeei adi Celso Albelo, eta Marina Monzó sopranoa eta Manel Esteve baritonoa Musetta eta Marcello maitale asaldatuak izango dira.

 

Opera honen arrakastaren gakoetako bat bere orkestra-paletaren edertasun musikal handia eta eraginkortasun dramatikoa dira; izan ere, sentimenduak eta irrikak bai musika-motiboetan bai objektuetan eta giroetan islatzen dira. Pedro Halffter maisuak laguntzen dio Bilbao Orkestra Sinfonikoari narrazio sentimental honetan.

 

Oholtzan, Leo Nucci baritono legendarioak, orain eszena-zuzendaria ere badenak, sortutako produkzioa. Egitura tradizional, profil klasiko eta izaera errealistarekin, garaiko eszenekin eta jantziekin hornitua, eta argiztapen ausart eta eraginkorrarekin bildua, XIX. mendeko Paris tipikoa dakarkigu, Auzo Latinoa xarmaz eta xehetasun sotilez beteta berreraikita.

 

Protagonistak

Mimí: Miren Urbieta
Rodolfo: zehaztu gabe
Marcelo: Manel Esteve
Musetta: Marina Monzó
Schunard: José Manuel Díaz
Colline: David Lagares
Bernoit/Alcindoro: Fernando Latorre
Parpignol: zehaztu gabe

Talde artistikoa

Abesbatzaren zuzendaria: Boris Dujin
Musika zuzendaria: zehaztu gabe
Eszena zuzendaria: Leo Nucci
Eszenografia: Carlo Centolavigna
Jantziak: Artemio Cabassí
Argiztapena: Cladio Schmid
Ekoizpena: Fondazione Teatri di Piacenza, Pergolesi Spontini Fondazione, Teatro Comunale di Modena, Opéra de Marseille

SAIOAK

Maiatzak 18: 19:00
Maiatzak 21: 19:30
Maiatzak 24: 19:30
Maiatzak 27: 19:30

www.abao.org

Laburrean

Non