Ángel Martín: "Punto para los locos" (Euskalduna Jauregia)

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 19
  • Ángel Martín: "Punto para los locos" (Euskalduna Jauregia)

Ángel Martínek ‘Punto para los locos’ umorezko ikuskizuna dakarkigu Euskalduna Bilbora. Honetan, ezberdintasun bakarra ez dela erokeriak jota egotea ala ez, lotsaren, beldurraren, estutasunen, ezinegonaren eta abarren buru barruan daukagun ahotsaren bolumena baizik eta jendaurrea honetaz konturatu dadin ahaleginak egingo ditu. Egoera hauek umorearen ikuspegitik, eta ahots horiek indarrez entzuten direnean lagungarri izateko intentzioarekin gainera, hauetak barre egiteko tresnak prest izan daitezen. Ikuskizun hau ez da autolaguntzako bakarrizketa bat bakarrik, osasun mentalaren garrantziaren laguntza eta aldarrikapena baizik.

Idazle eta komiko katalanak bere esperientziatik hitz egiten du funtzio horretan. 2017an agerraldi psikotiko bat izan zuen, eta, esperientzia hori ikasgai hartuta, ‘Por si las voces vuelven’ eta ‘Detrás del ruido’ liburuak idatzi ditu. ‘Punto para los locos’ ikuskizuna beste tresna bat da artistarentzat, umorearen garrantziaz eta norbere buruaz barre egiteaz ahaztu gabe bere mezua zabaltzen saiatzen dena.

Ángel Martín ‘Sé lo que hicisteis...’ umorezko saioaren aurkezlea izan zen, eta horrek sari ugari irabazteko ere balio izan zion, besteak beste, Urrezko TPa eta Espainiako Telebista Akademiaren Saria. ‘Noche sin tregua’, ‘En el aire’ eta ‘Wifileaks’ saioetan ere egin du lan, beste askoren artean. Azken urteotan, sare sozialetan zentratu du bere jarduera, eta oihartzun handia lortu du eguneroko aktualitatearen goizeko errepaso azkarrekin.


Laburrean

Non