Sormene 2024: "eMcumeak"

Galdakao 2024(e)ko Maiatzak 19
  • Sormene 2024: "eMcumeak"

2024ko Sormene udaberriko egitarauaren barruan.

Maria Rivero eta Itxaso Payá: «Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik» (Kulturklik Berezia)

Antzerki musikal satirikoak itxiko du 2024 udaberriko Sormene: Maria Rivero eta Itxaso Payá antzezle dituen ‘eMcumeak’ lanak. Emakume sortzaileen egunerokotasun prekarioa salatzeko lan musikatua.

Emakume sortzaile bat kontratatu nahi duzu zure ikuskizunerako? Zure deiaren zain gaude!

eMcumeak euskal emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Bulegoan bi emakumek egiten dute lan, eta egunero jasotzen dituzte (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak, herritarrenak, elkarteenak edota udalenak. Konpetentzia, ordea, Telepitxa, haien lana oztopatzen saiatuko da etengabe.

Fitxa teknikoa:

  • Gidoia eta ideia: Itxaso Payá, Maria Rivero
  • Zuzendaria: Olatz Beobide
  • Aktoreak: Itxaso Payá, Maria Rivero
  • Ekoizpena: Zelako Kultur Ideiak

sormene.eus

Laburrean

Non