"Markos Gimenoren KARTELETRAK"

Bergara 2024(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2024(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • "Markos Gimenoren KARTELETRAK"

Erakusketa honek Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako kartelak biltzen ditu. Horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen. Baina, orain, bere lagun asko eta dozenaka euskal artista elkartu dira Markosen palindromoak ilustratzeko kartel formatuan, Esteban Montoriok diseinaturiko bilduman. Markosen obraren erreibindikazioa da.

Bergarako Olaso Dorrean 45 kartel erakusten dira. Markos Gimenoren 101 letrakartel liburuan, berriz, ehundik gora obra biltzen dira, Joseba Sarrionandiak glosatuak, Markosen beraren eta benetako edo fikziozko egile anitzen izkribuekin.

Palindromoen gaia bera ezezaguna eta berria irudituko zaio askori. Hala ere, oraintxe betetzen da euskarazko palindromoen lehenengo lehiaketaren mendeurrena, Euzkadi egunkarian egin baitzen 1923ko abenduaren 16an hasi eta 1924ko otsailaren 29ra arte, Ebaristo Bustintza Kirikiñok antolatua, eta palindromogile nabarmenena Bernardo Otxolua mundakarra zela. Markos Gimenoren bizitza eta obra oso interesgarriak dira zentzu askotan, eta denok ezagutu beharko genuke. Haren kartel palindromiko bakoitzak sorpresa linguistiko bat aportatzen du, burmuinarentzako joko bat. Eta, gainera, euskal komunitate duin, alai eta sortzaile baten parte sentiarazten gaitu.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2024(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 18:00-20:00 // Larunbatetan 11:00-14:00
  • LekuaOlaso Dorrea
    Bergara
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non