Mujer en cinta de correr sobre fondo negro pieza eszenikoa auzo apaletako herritarren erradiografia litzateke. Emakumeak gogoeta egiten du hainbat gairi buruz: ehungintzaren superprodukzioa, kapitalismoa, entretenimendua, kultura, hizkuntzak, ezizena eta zerbitzuen sektorea. Baina, batez ere, historia hori barrea eta pentsamendua da.
Hitza dantzatzea, keinuarekin kontatzea.
Pieza jaterik balego, Málagaren zaporea luke.
Alessandra Garcíak (Málaga, 1984) antzerki postdramatiko eta parte-hartzailea lantzen du. Arte garaikidetik hurbilago sentitzen da antzerkitik baino.
Zuzendaritza, testuak eta antzezlana: Alessandra García
Dramaturgia: Ramón Gázquez
Espazio eszenikoa: Beatriz Ros
Argi-espazioa: Azael Ferrer, Francisco Burgos
Jantziak: Dela-Delos
Errebelazio Ikuskizun Onenaren Saria MAX sarien XXV. Edizioan (2022).