"Esan, galtzerdi maitea"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 25
  • "Esan, galtzerdi maitea"

Istorio kontalari bikaina zen gure aitona. Bere galtzerdi dendan jasotzen zituen istoria guztiak; handi zein txikiak, argi zein ilunak, koloretsuak zein zuri-beltzak. Asko ikusia zen galtzerdi-denda hura eta are gehiago ikusiak ziren bertako galtzerdiak. Zapotxin aitonaren galtzerdi-dendara joango da bisitan, aitona, ordea, ez da inondik ageri. Halere, altxor txiki bat utzi du Zapotxinentzat.

Antzerkiak bidaia txiki-handi bat planteatzen du eta publikoa guztiz mugilduko da, uneoro ba- patekotasunak pisu handia baitu ikuskizunean. Bertso musikatu mordoa biltzen duen istorioa da gaurkoa! Galtzerdiek kontatuko diote protagonistari beren jabeek abenturak eta Zapotxinek bere herria nola eta nork sortua izan den ulertuko du. Modu harrigarri batean, Elbira Zipitria ikastolen sortzailea, Lazkao Txiki, sare joslea eta beste zenbait lagun izango ditu bisitan Zapotxinek. Publikoak eta denok ozen errepikatuko dugu: Esan, galtzerdi maitea!

Adina: 3-10 urte.


Laburrean

Non