"Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketa 2024" erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 27(e)tik 2024(e)ko ekainaren 9(e)ra
  • "Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketa 2024" erakusketa

Udalaren Liburutegi Sareak erakusketa hau antolatu du Gazteentzako IX. Nanoipuin Lehiaketaren testu irabazleekin.

Aurten berriro ere ID-ARTE Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren lankidetza izan dugu eta ilustrazioko ikasleek egindako lan horiei esker erakusketa ibiltaria prestatu dugu. Bertan nanoipuinak eta horietan oinarritutako lan grafikoak ikusi ahalko ditugu batera.

Datak:

  • Maiatzaren 27tik ekainaren 9ra Iparralde gizarte-etxean.
  • Ekainaren 10etik 23ra Hegoalde gizarte-etxean.
  • Ekainaren 24tik uztailaren 7ra Zabalgana gizarte-etxean.

 


Laburrean

Non