Arabako Plazetan 2024

Zambrana 2024(e)ko ekainaren 1(e)tik 2024(e)ko irailaren 28(e)ra
  • Arabako Plazetan 2024

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2024ko zirkuituaren laugarren edizioa martxan dago. 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan, non 22 konpainiak —haietatik 8 Arabakoak— jardungo baitute ekainetik irailara bitartean. Hauek dira Arabako konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapateanzirko, CIA Turukutupa, El Mono habitado, Pez Limbo, Panta Rhei, Pikor Teatro eta Zanguango Teatro.

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.

Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Berrikuntza bat du aurten, programa Euskadiko kaleko arteen zirkuitu sortu berriaren (Openkale) parte baita.

 


Laburrean

Non