"King Arthur or The British Worthy"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 1
  • "King Arthur or The British Worthy"

ERDI-OPERA BOST EKITALDITAN. KONTZERTUAREN BERTSIO DRAMATIZATUA.

Henry Purcell konpositore britainiar bikainaren azken lanetako bat da King Arthur, garai hartako obrarik berritzaileenetakoa, eta 1681 eta 1684 bitartean Charles II.ak edo Charles II.arentzat agindutako lau opera errealetako bat ere bai. John Drydenek, XVII. mendeko Ingalaterran gehien saritutako poetak, testuak idatzi zituen haietako birentzat; King Arthur izan zen horietako bat.

Londresen arrakasta handiz estreinatua, Arriaga antzokira iritsi da King Arthur, aurreko denboraldian Madrilgo Errege Antzokian eta Bartzelonako Palau de la Musican txalo-zaparrada handiak lortu ondoren. Isaline Claeysk egin du antzerkirako bertsioa, Simon Robsonekin lankidetzan. Lionel Meunier da musika-zuzendaria, Vox Luminis Belgikako talde zoragarriaren buru, eta interpretazio-maila oso goian jarri dute, egile ingelesaren erdi-operaren kontzertu dramatizatuaren bertsio honekin. Vox Luminisek, Meunierrek berak 2004an bultzatutako talde entzutetsuak, berriro frogatzen du zergatik deitzen duten munduko musika-tenplurik onenetan jotzeko.

King Arthur kontzertu dramatizatu honetan, Miren Gaztañaga aktoreak narratzaile gisa dihardu, opera dramatiko edo erdi-opera honen zati handi bat ahozko testua baita.

Taldea

HENRY PURCELL: King Arthur or The British Worthy (opera bost ekitalditan).
Libretoa: John Dryden.
Dramaturgia: Isaline Claeys.
Testuak: Isaline Claeys eta Simon Robson.

Vox Luminis
16 kantarik, 21 musikarik eta narratzaile batek osatzen dute taldea.
Zuzendaria: Lionel Meunier.
Narratzailea: Miren Gaztañaga.


Laburrean

Non