"La colección"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Ekainak 1
  • "La colección"

Ezkonbikote bati, denboraren joanari eta pertsonen eta objektuen arteko harreman misteriotsuari buruzko lana. Héctor eta Berna (José Sacristán eta Ana Marzoa) seme-alabarik gabeko senar-emazteak dira, eta beren bizitzan bilduma bat osatu dute, gainerako guztia sakrifikatuz. Orain, zahartuta, haiek hiltzen direnean bildumaren iraupena ziurtatu nahi dute, eta oinordeko baten bila hasiko dira.

"Beharrezkoa zen norbaitek bilduma egitea. Itsasoek edo mendeek urrundutako irudiak zain zeuden nork elkartuko. Bilduma zen haien jomuga. Egunen batean, milioi bat urteren buruan, pentsatzeko eta sentitzeko gai den izaki batek bilduma aurkitzen badu, jakingo du zer den gizatasuna eta zer izan zitekeen. Ate hori gurutzatu aurretik, pentsa ezazue alde honetara itzultzen zaretenean dena bildumaren ikuspuntutik ikusiko duzuela. Baita gainerako pertsonak eta zuen burua ere. Bildumak deskubritu egiten zaitu. Ezinezkoa da ikustea eta zure buruari nor zaren ez galdetzea, zaren guztia eta ez zaren guztia barne hartzen baitu".

Juan Mayorga

  • Konpainia: Lazona Teatro
  • Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga
  • Antzezleak: José Sacristán, Ana Marzoa, Ignacio Jiménez, Zaira Montes
  • Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni
  • Zuzendaritzako laguntza: Ana Barceló
  • Musika: Jaume Manresa
  • Antzerki abonamendua
  • Iraupena: 90 minutu

 

 

Laburrean

Non