Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2024

Ziburu 2024(e)ko Ekainak 1
  • Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2024

Ekainaren 1ean egingo dute aurten, bosgarren aldiz, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Baltsan Ziburuko elkartearen eta Argia hedabidearen eskutik eta "Euskara ala ezkara" lelopean. Antolatzaileek "arnasgune" bat eskaini nahi diete herritarrei, "euskaraz aritzeko aisetasuna, gogoa eta parada ematen duena".

Guztira, lau gune aurkituko dituzte bisitariek egun horretan kostaldeko herrian: Iturri Zaharra (haurrentzako ikusgarria), Karpa Nagusia (azoka), Karpa Txikia (liburu aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak) eta Oholtza Estalia (kontzertuak).

Oholtza Estalian, formatu txikiko kontzertuak emango dituzte Pelax, Hegazkin, Bloñ eta Lumi taldeek, eta Karpa Txikian sei liburu aurkeztuko dituzte.

41 argitaletxe eta diskoetxek eramango duten beren uztaren lagin bat Ziburura, iaz baino bost gehiagok, eta aurten, gainera, Daniel Landart idazlea omenduko dute.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko Ekainak 1
  • LekuaZiburu
  • HizkuntzaEuskara

Non