"Federico García"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 6
  • "Federico García"

Sarreren salmenta 2023ko ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Lorca hil eta 126 urte eta egun bat geroago, ikuskizun hau izango dugu Arriaga Antzokian. Honezkero argi dago gutxi geratzen dela eransteko Lorcaren bizitzari eta obrari buruz dakigunari, non eta ez diren haren gorpuzkiak agertzen. Eta, era berean, ikuskizun honetan bildutako lengoaia guztiak ere erabili dira, jada, bereiz: Lorcari abestu eta dantzatu zaio, eszenan interpretatu da, eta dokumental eta film ugari filmatu dira haren bizitzan oinarrituta. Hala ere, bestelako hurbilketa bat proposatzen du ikuskizun honek, eta oinarri du, hain zuzen ere, lengoaia horien guztien batura eta uztarketa. Horretan datza ikuskizun honen berritasuna eta originaltasuna.

Pep Tosarren FEDERICO GARCÍA ikuskizunak pertsonaia protagonistari buruzko begirada ahalik eta poliedrikoena eskaintzen dio ikusleari. Dena bost ahots harmonikoren bidez: gitarra flamenkoa, cantea, dantza, errezitaldia eta bideo dokumentala. Eszenaratze desberdinarekin, poetaren bizitzako pasarterik nabarmenenak zeharkatzen ditu ikuskizunak, eta loturak ezartzen ditu poetaren biografiako zatien eta horietan sortutako obren artean.

Taldea

Gidoia eta zuzendaritza: Pep Tosar.
Aktorea: Pep Tosar.
Gitarra: Rycardo Moreno.
Flamenko-kantaria: Mariola Mermbrives.
Perkusioa: David Domínguez.
Flamenko-dantzaria: José Maldonado.
Errealizadorea: Agustí Torres.
Gidoilaria eta zuzendariaren laguntzailea: Evelyn Arévalo.
Kamera-laguntzailea: Francesc Martorell.
Eszenografia eta jantziak: Pep Tosar, Evelyn Arévalo.
Argi-teknikaria: Sergio Roca Saíz.
Produkzioa: Leonor Caro.
Elkarrizketatuak: Vicenta Montesinos García-Lorca, Antonina Rodrigo, Allen Josephs, Juan de Loxa, Mario Hernández, Domingo Ródenas.
Argazkiak: Justin P. Brown.
Banaketa: MIKA PROJECT.


Laburrean

Non