IZARO (Irun - ekainak 14)

Irun 2024(e)ko Ekainak 14
  • IZARO (Irun - ekainak 14)

Izaro Andres (ahotsa, pianoa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Iker Lauroba (gitarra), Julen Barandiaran (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria)

Izarok aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen bere lehen 4 diskoei esker; izan ere, milioika entzunaldi lortu zituen eta horrela nabarmendu eta bihurtu zen ospetsu. Ondorioz, Mallabiko abeslaria esparru eta jaialdi handietan aritu zen Euskadin, Espainian eta Europan. Horren guztiaren ondoren, gelditzeko beharra iritsi zitzaion, fokuetatik urruntzekoa, normaltasunera, bizitza organiko batera itzultzekoa, “egunero ohea egin behar izango zuen” bizitzara. Suspertzeko beharra, isolatzeko beharra, indarberritzeko beharra zuen, buru-argitasun heldu batetik sortzeko, aurreiritzirik gabeko barne-bidaia bat egitera ausartzeko.

Horrela sortu zen, urte baten ondoren, cerodenero (2023), artista baten sorkuntza ariketa bat, esperientzia izan arren berritzeko eta arriskatzeko gogoa duen artista batena; begirada garaikide batetik, poparekin, sustraiarekin eta elektronikarekin egindako disko bat da horren emaitza. Lan honetan, Izarok bitxi txikiak sortu ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak, gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz eta egungo gizarteaz… hitz egiten dutenak.

Kantatu eta dantzatzeaz gain, Izarok konposatuak dira abestiak, ekoizpen artistikoaz bera arduratu da Eñaut Gaztañagarekin batera, eta bideoklipen arte zuzendaria ere bera izan da.

 

 

.irun.org/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Ekainak 14
  • Ordutegia22:30
  • LekuaUrdanibia plaza
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non