"Almazenean"

Lazkao 2024(e)ko Ekainak 12
  • "Almazenean"

Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.

Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.

Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.

David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Fitxa teknikoa

Egilea: David Desola
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Antzezleak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
Eszenegrafia: Asier Sancho Senosiain
Iraupena: 75
Ikuslea: +14 urte


Laburrean

Non