Zuia Euskaraz 2024: egitaraua

Zuia 2024(e)ko ekainaren 13(e)tik 2024(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • Zuia Euskaraz 2024: egitaraua

Euskararen, kulturaren eta auzolanaren aldeko ekimena, ZUIA EUSKARAZ, ekainaren 13tik 29ra ospatuko da.

EGITARAUA:

Ekainaren 13an izango da lehenengo hitzordua: arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko aretoan, Asisko Urmenetaren bisita izango da. Idazle eta ilustratzaileak Gora Euskal Herrientsak bere azkeneko liburuaren aurkezpena egingo du, ohikoa duen estilo bizian. Bertan, bost emakumezko irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi izan die, euskal kulturaren transmisioan emakume aintzindari modura egindako lanagatik.

Ekainaren 20an, berriz, Xabi Aranbururen txanda izango da: orain urte pare bat Namibiara egindako bidaiaren kronika egingo du berak, udaletxeko aretoan hau ere, 19:00etan.

Ekainaren 23an, San Juan bezpera ospatuko da. Dantzan eta kantuan aritzeko aukera izango da, eta baita, urtero bezala, txokolatea hartzekoa ere, suaren gainetik salto egin aurretik.

Ekainaren 27an, osteguna, 19:00etan, Zuhaitz Gurrutxagak FUTBOLISTOK ikuskizuna eskainiko du. Gaur egun telebistako aurkezle ezaguna bada ere (besteak beste, Herri txiki, infernu handi telebista-saioan), Zuhaitz Errealeko jokalaria ere izan zen: garai hartako bizipenak kontatuko ditu, umorez eta sakontasunez, gaur egungo futbolaren munduaren eta osasun mentalaren arteko lotura eginez.

Ekainaren 28an, ostirala, 20:30ean udaletxe plazan, ardo-dastaketa egingo da.

Eta, amaitzeko, ekainaren 29an, larunbata, izango da ZUIA EUSKARAZ EGUNA. Egun osoan zehar, festarako eta ondo pasatzeko aukera egongo da, auzolanean, euskaraz. 

zuia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 13(e)tik 2024(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • LekuaZuia
  • HizkuntzaEuskara

Non