Dock of the Bay 2024ren barruan.
Berri Txarrak-en 25 urte aritu ostean, Gorka Urbizuk bakarkako bideari ekin dio Hasiera Bat disko gordin eta soila plazaratuta. Honen inguruko erakusketak leiho txiki bat irekitzen digu, kantuaren muinerako bidaia intimo hau gertuagotik ikus dezagun.
Ibai Arrieta del Picoren begirada fotografiko sentibera eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen 16mm-ko filmak tarteko, Janela erakusketak Lleidako Teatre de Ca l’Eril estudioan emandako sorkuntza prozesuan murgilduko gaitu.
Horren emaitza biribiltzen den unea jasotzen da ere: lehendabiziko zuzenekoak eta musikarien arteko magia, kantu jaioberriak entzuleekin estrainekoz partekatzeko une berezian.