"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak"

Irun 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
  • "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak"

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du:

"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango da ikusgai. Erakusketa honek Euskal Herriko megalitismoaren fenomenoaren alderdi nagusiak aztertzen ditu, arkeologian betidanik funtsezko zeregina izan duen gaia. Monumentu megalitikoak, trikuharriak, menhirrak, harrespilak eta tumuluak, oraindik sekretu asko ezkutatzen dituzten gune sakratuak izan ziren.

Javier Fernández Eraso EHUko Historiaurreko katedradunak, José Antonio Mujika Alustiza doktoreak eta Juan Carlos López Quintana arkeologo eta AGIRI arkeologia elkarteko presidenteak komisariatu dute erakusketa. Erakusketa honek Euskal Herriko 120 aztarnategi baino gehiagotako pieza arkeologikoak erakusten ditu, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 150 pieza original baino gehiagoko bilduma.

Erakusketa Bilboko Arkeologi Museoak sortu du. Bertan, aurtengo otsailera arte bisitatu ahal izan zen eta Irunera iritsi da hainbat erakunderen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Gordailua, BIBAT eta Barandiaran Fundazioa Irungo Udalarekin eta Oiasso Museoarekin.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non