Araba Euskaraz 2024 (ekainak 16)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Ekainak 16
  • Araba Euskaraz 2024 (ekainak 16)

Aurten, ekainaren 16an, Gasteizko Olarizuko zelaiek Arabako ikastolen jaia hartuko dute berriro, duela bi urte "auzolanean" oinarritutako ereduari jarraipena emanez. Edizio honetan bilduko diren funtsak Oiongo (Arabako Errioxa) San Bizente ikastolara bideratuko dira. 

Oraingo honetan, adin guztiei, baina batez ere haur, nerabe eta gazteei zuzendutako hainbat ikuskizun, tailer eta jolas antolatu dituzte. 

Araba Euskaraz jaia 10:00etan hasiko da, Olarizuko etxaldearen ondoan dagoen landare aretoan. Ordutik aurrera, Araba Euskarazera hurbiltzen denak hamaika aukera izango ditu euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko.

Bertaratzen direnek hiru gunez gozatzeko aukera izango dute, giro desberdinekin: Lautada, Mendia eta Erreka, bakoitza proposamen eta jarduera paregabeekin.

Egun osoan, eta gune batetik bestera, gaiteroak, Gasteiz Kantuz, Arai erraldoien konpartsa eta Alt Maresmeko Castellers-ak ibiliko dira.

Eta Arabako ikastoletako ikasleen Erronkak ere Olarizun egingo dira: Lehen Hezkuntzako ikasleak Mendia gunean arituko dira lehia sanoan, eta DBHkoak, berriz, gune guztietan.

Olarizutik kanpo, Adurtza pilotalekuan, Arabako Herri Arteko Euskal Pilota txapelketako finalak jokatuko dira. 

Gainera, Araba Euskarazen irekiera ekitaldiaren barruan, IKA euskaltegiak helduen euskalduntzean egindako "lan handia" omenduko dute.

 

eitb.eus

Laburrean

Non