Rockumentala: "L7: PRETEND WE ARE DEAD"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Ekainak 18
  • Rockumentala: "L7: PRETEND WE ARE DEAD"

Sarah Price. AEB 2016. 87 min

Proiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin

Artxiboko material eta etxeko bideo mordo izugarri handi baten gainean, grunge aroak eman zuen talde izugarrienetako bateko kideek erabateko zintzotasunez hitz egiten dute beren gorakadari buruz, gainbeherari buruz eta jendeak eskatu zielako itzuli izanari buruz. Gogoeta zorrotzak egiten dituzte aktibismo feministari buruz (abortua legeztatzearen aldeko Pro-Choice Rock kontzertu haiek), baita beste zenbait punturi buruz ere, hala nola bat-bateko izar bihurtzea zeinen amorragarria den, heroinari lotutako grunge estiloaren jai-amaiera tragikoa eta multinazionalen heriotza-musua. Hainbat pertsonaiaren testigantzak ere biltzen ditu, eta haien artean ditugu Lydia Lunch, Joan Jett, Shirley Manson eta Butch Vig (Garbage), Louise Post (Veruca Salt) eta Krist Novoselic (Nirvana).

Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)

 

Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2024/05/17 10:00 Noiz arte: 2024/06/18 19:00

Zure gonbidapena 945 161830 telefonora deituz ere eska dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara

 


Laburrean

Non