Miramar Gauak 2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko ekainaren 19(e)tik 2024(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Miramar Gauak 2024

Musika eta ondarea uztartuz eta jasangarritasuna sustatuz, MIRAMAR GAUAK ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango da Donostian.

FILOSOFIA

Miramar Gauak jaialdiak bertako eta estatuko punta-puntako artistak elkartuko ditu, eta estilo ezberdinak nahasten dituzten eta zuzeneko musikaren garrantzia nabarmentzen duten emanaldiak eta ikuskizunak aurkeztuko ditu. Arreta bereziz aztertu dira jaialdiaren alderdi guzti-guztiak, ikusleei aparteko esperientzia jasangarri eta ahaztezina bermatzeko.

Jaialdiaren alderdi bakoitzean nabarmentzen da haren izaera berritzailea: proposamen artistiko abangoardistak eta ingurunearekiko eta bertakoekiko errespetuan oinarritutako produkzioa, filosofia eta dekorazio oso zainduarekin, betiere ingurune naturala ahalik eta gehien errespetatuz.

Horretaz gainera, Miramar Gauak jaialdiaren lehenbiziko edizio honek hirian erreferentziazko ekitaldi bat sortzeko oinarriak ezarri nahi ditu, eta hurrengo edizioetan nazioarteko artistak erakarri nahi ditu, gure mugetatik kanpo ere inpaktua sortuz.

Miramar Gauak jaialdia, kultura-ekitaldi bat baino gehiago, musikaren, berrikuntzaren eta inklusioaren ospakizun bat da.

MIRAMAR JAUREGIA
Miramar jauregia Kontxako badia ikusgarriaren parean dago, eta Donostiako begiratokirik deigarrienetako bat da. 1887ko jauregi horrek Ondarreta eta Kontxa hondartzak banatzen ditu ederki zaindutako lorategiekin, eta aparteko tokia da donostiar guztien eskura jartzeko 2024ko Miramar Gauak jaialdiko kontzertuak.

Jauregiko lorategi zoragarrietan, bi eszenatoki izango ditugu, emanaldi bikainez gozatzeko:

  • JAUREGI AGERTOKIA: Handiagoa izango da, eta Miramar jauregiaren atzealdean instalatuko da; gaua iristean, pop rock artistak hartuko ditu, eszenaratze biziki anbiziotsuarekin.
  • KONTXA AGERTOKIA: Jauregiaren aldean instalatuko da, hondartzaren alboan; material jasangarri eta arinekin eraikitako agertokia izango da, eguzkia itsasoan sartzen ari den bitartean musikaz gozatzeko. 

EGITARAUA

EKAINAK 19, ASTEAZKENA:

  • PAUL ALONE
  • MARIA JOSÉ LLERGO
  • NIÑO JOSELE
  • ANDRÉS CALAMARO

EKAINAK 20, OSTEGUNA:

  • OLATZ SALVADOR
  • LA SONRISA DE JULIA
  • MAREN
  • LA OREJA DE VAN GOGH

EKAINAK 21, OSTIRALA:

  • JUAN MARI BELTRÁN
  • TRAVIS BIRDS
  • LURA
  • IVÁN FERREIRO 
  • ALEX DEL TORO

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 19(e)tik 2024(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Ordutegia20:15
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa48€
  • Sarrerak Erosi
  • Web Miramar Jauregia

Non