Azkena Rock Festival 2024

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Azkena Rock Festival 2024
    Queens of the Stone Age
  • Azkena Rock Festival 2024

Azkena Rock Festival jaialdia da rock & roll jaialdi nagusia, eta ekainaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Gasteizko Mendizabalan. Agertoki gainean, hainbat estilotako artista garrantzitsuak arituko dira zuzenean, hala nola Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos eta beste hainbat, guztira 56 talde izanik.

Zerrenda horri izen gehiago gehituko dizkiote: Barry Adamson, ezinbesteko musikaria, Buzzcocks edo Nick Cave & The Bad Seeds taldeetako partaide izandakoa eta bakarka ere ibilbide sendoa egina duena; eta Balagrunge eta stoner talde basatia, bi galiziar emakumezko musikari bikainez osatua. 

Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoan egingo du jaialdiak bat hiriarekin, bermutaren orduan hasita; musika zuzenean eta doan izango da, Green Capitala harro egoteko moduko gastronomiarekin uztartuta. Ostiralean Lisa & The Lips taldearen txanda izango da; The Bellrays taldeko abeslari ezaguna da buru eta, musikariak berriz, The Right Ons eta Diamon Dogs taldeetako kideak. Tentsio handiko rocka eta soula, hasiera-hasieratik bibratzen hasteko. Hurrengo egunean, larunbatean, The Pickin’ Boppers taldearen txanda izango da, 40ko eta 50eko hamarkadetako bandak izanik inspirazio-iturri, baina estilo jator eta kementsuarekin.

TXIKI ARF: AZKENAKO HAUR-PROGRAMAZIOA

Gero eta familia gehiago etortzen dira Azkenara, eta haientzat sortu dugu Txiki ARF proposamena: kontzertuak, tailerrak eta haurrentzako jarduerak jaialdiaren eremuan, rockaren inguruan bat egiteko, aisialdirako eta bizikidetzarako gune bat sortuta. Egunean hiru kontzertu izango dira, eta ARFko agertokietatik igaro diren eta rockaren historia osatzen duten mito handienetakoen abesti ezagunak joko dituzte: The Who, John Fogerty, Iggy & The Stooges, Scorpions, ZZ Top, Sex Pistols, Deep Purple edo The Black Crows. Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa antolatuko dira, sari eta guzti. Eta, gainera, txapa eta plektro (pua) pertsonalizatuak egiteko tailerrak eta aurpegi-margoketa rockeroak ere izango dira. Hori guztia, ostiral eta larunbatean, familiei zuzendutako Trashvilleko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute aurten ere, eta familiak sartzeko sarbide berezia izango dugu.

Azkena Rock Festival
 
Osteguna 20

18:00 Ateak ireki

GOD:

  • 19:05 BRIGADE LOCO
  • 21:10 TY SEGALL
  • 23:35 JANE’S ADDICTION

 
RESPECT:

  • 18:15 TXOPET
  • 20:05 WHISPERING SONS
  • 22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF
  • 01:00 BONAFIDE

 
TRASHVILLE:

  • 20:15 OLD TIME SPOOKS
  • 22:30 LOS SÍREX
  • 01:00 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS
  • 02:00 ELOY RB

Ostirala 21
ANDRE MARIA ZURIA:

  • 13:30 LISA & THE LIPS

17:30 Ateak ireki
 
GOD:

  • 17:30 BALA
  • 19:20 BARRY ADAMSON
  • 21:40 L7 plays “Bricks Are Heavy”
  • 00:20 QUEENS OF THE STONE AGE

 
RESPECT:

  • 18:25 DEA MATRONA
  • 20:25 REDD KROSS
  • 23:00 ARDE BOGOTÁ
  • 01:55 DEMOLITION 23.

 
LOVE:

  • 18:00 EZPALAK
  • 19:20 LA PERRA BLANCO
  • 20:50 THE RAIN PARADE
  • 23:30 THE BLACK HALOS
  • 01:50 THE REAL MCKENZIES

 
TRASHVILLE:
A GO-GO

  • 18:30 GHALIA VOLT
  • 20:00 JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS
  • 22:20 THE KONGSMEN
  • 01:00 LES GREENE
  • 02:30 JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY
  • 04:30 CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A

 
RAT HOLE

  • 17:30-20:30 TXIKI ARF
  • 02:00 LA GUERRERO
  • 04:00 SR. LOBO

 
Larunbata 22
ANDRE MARIA ZURIA

  • 13:30 THE PICKIN’ BOPPERS

17:00 Ateak ireki
GOD:

  • 18:05 PIL.T.
  • 19:50 WARREN HAYNES BAND
  • 22:00 SHERYL CROW
  • 00:30 BAND OF HORSES

RESPECT:

  • 17:30 ENTROPÍA
  • 18:55 GLEN HANSARD
  • 20:55 MAVIS STAPLES
  • 23:25 ST. PAUL & THE BROKEN BONES
  • 01:55 ALL THEM WITCHES

LOVE:

  • 18:00 MOONSHINE WAGON
  • 19:20 THE DETROIT COBRAS
  • 20:50 THE PLEASURE FUCKERS
  • 23:15 PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS
  • 01:50 LENDAKARIS MUERTOS

 
TRASHVILLE:
A GO-GO

  • 18:30 THE BANK ROBBERS
  • 20:00 FUNTASMAS
  • 22:15 TIBURONA
  • 01:00 THE MUMMIES
  • 02:30 PEP TONES
  • 04:30 FOROAZKENAROCK DJS

 
RAT HOLE

  • 17:30-20:30 TXIKI ARF
  • 02:00 IKER DISCOFAGIA
  • 04:00 AK PINTXADISCOS

 

Bonuak:
Bonua: 175€
Bono Gaztea (merkeago 15-23 urteko gazteentzat): 100€
 
Eguneko sarrerak:
Osteguna: 50€
Ostirala: 75€
Larunbata: 75€

Salmenta:
Sarreren orrian
 
Epeka ordaindu daiteke


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaMendizabala

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaBonoak: 100 / 135 €
  • Sarrerak Erosi

Non