"Anthony McCall. Split Second"

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • "Anthony McCall. Split Second"
    "Face to Face", 2018. Anthony McCall. Argazkia: Darren O’Brien/Guzelian Pictures

Mugimenduan dagoen irudiaren praktika artistikoei eskainitako erakusketa-programazioaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Film & Video galerian Anthony McCallen (Orpington, Erresuma Batua, 1946) obra izango dugu, filmikoa eta erabat abstraktua. Modu bereizgarrian eta beti enigmatikoan, New Yorken bizi den artista britainiar honen lanak proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa batzen ditu, baina baita ere ikus daiteke espazioko marrazkiaren edo argi-artearen ikuspegitik. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, McCallek “argi solidoaren” kontzeptuaren inguruan egin du lan, eta nozio horrekin erakusketa-espazio batean argi-planoen proiekzio kontrolatuak sortzen duen bolumen-efektua adierazi nahi du.

Modu horretan, artistak hipnotikoki eta modu ukiezinean mugitzen diren formak sortzen ditu aretoko ilunantzean. Bilduman dauden Richard Serraren eta Lucio Fontanaren obrekin elkarrizketa garbia eginez, erakusketa honetan bildutako pieza-multzoa guztiz ezezaguna da eta Museoaren espaziorako berariaz pentsatu da. Haiekin batera, haren artxiboko elementu argitaragabeak sartuko dira, eta McCallek azken hamarkadetan egindako ikerketa testuinguruan kokatzen lagunduko dute.

 

Aretoa:103
Komisarioa: Manuel Cirauqui


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non