"Saturraran" (estreinaldia)

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • "Saturraran" (estreinaldia)

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez.

Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.

Kirmen Uribe

Taldea

  • Konpositorea: Juan Carlos Pérez.
  • Libretoa: Kirmen Uribe.
  • Zuzendaritza musikala: Jon Malaxetxebarria.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Lucía Astigarraga.
  • Interpretatzaileak: Andrea Jiménez, Marifé Nogales, Uwe Schenker-Primus, José Manuel Díaz, Botond Ódor, Aitor Garitano, Itxaro Mentxaka.
  • Korua: Sociedad Coral de Bilbao.
  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • OrdutegiaEkainak 20 eta 22: 19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa20 / 42 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Arriaga Antzokia

Non