BizkaIdatz XVI. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira; euren lanak originalak izanik, eta ezin direla aurretik argitaratu, ez zati batean, ez osorik, kontutan hartzen.
Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana
Aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).
Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:
Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakia (eta baita banku-helbideratzearen fitxa ere) sarean deskarga daitezke edo, paperaz, Foru Liburutegiko beheko solairuan jaso.
Idazlanak aurkezteko epea 2024ko irailaren 6ra arte irekita egongo da.
Iragarkia bistaratzeko, klikatu hemen.