ZAA! 2024 - ZESTOAKO ANTZERKI ASTEA

Zestoa 2024(e)ko ekainaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • ZAA! 2024 - ZESTOAKO ANTZERKI ASTEA

Zestoako Antzerki Astearen XII. edizioa 2024ko ekainaren 24tik 29ra bitartean ospatuko da. 

Badira 12 urte Zestoako Antzerki Astea lehen aldiz antolatu zela, eta ordutik hamaika antzezlan eta kultur-ekintzaz gozatzeko aukera eskaini du Eromen Arte Eszenikoen Eskolak. Ekainaren 24tik 29ra bitartean izango da aurtengo edizioa. Lehenengo hiru egunetan Eromen Interpretazio Eskolako ikasleen kale-antzezlana Lili Jauregiko inguruetan estreinatuko da, eta gainontzeko konpainia profesionalen ikuskizunak Caravan Park-eko eraikinean (Zestoako industrial gunean) izango dira.

Aurtengo edizioan, lehen aldiz, Eromen Interpretazio eskolako ikasleen jantziak AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko eta Ikuskizunetarako Jantzien Goi Mailako ikasleen kolaborazioarekin sortuak izango dira.

Eromen elkartearen proiektuak duen kulturaren demokratizazioaren filosofiari jarraituz, deskontu bereziak, publiko guztientzako ekintzak eta gai anitzak proposatuko dira. Gainera, ikuskizunen ondoren, antzerkigileekin solasaldiak, eta musikaz lagundutako zizka mizkak izango dira, Laiak ardandegia eta Bekoetxe Merenderoaren eskutik.

Egitaraua honako hau izango da:

  • Ekainaren 24, 25 eta 26

Eromen Interpretazio eskolako ikasleek SORGIN BARATZA antzezlanaren estreinaldia aurkeztuko dute Lili Jauregian, 21:30ean (sarrerak agortuta).

  • Ekainaren 27an

GURE XAHARRAK antzezlana izango da ikusgai, Caravan Park-en, 20:30ean.

  • Ekainaren 28an

PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN antzezlana taularatuko da, Caravan Park-en, 20:30ean.

  • Ekainaren 29an

NOLA SORTU ISTORIO TXIKIAK, 14 utetik gorakoentzako tailerra. 12:00-14:00, Caravan Park-en.

KATAGORRIAREN ELEZAHARRA familia osoarentzako ikuskizuna aurkeztuko da, 19:30ean, Caravan Park-en.

Interpretazio Eskolako sarrerak dagoeneko agortuta badaude ere, gainontzeko anztezlanetarakoak oraindik eskuragarri daude Zestoako Turismo bulegoan eta baita Entradium.com webgunean ere:

Berrikuntza gisa, Kataluniatik etorriko den La Baldufa konpainiak Nola sortu istorio txikiak izeneko tailerra antolatuko du 14 urtetik gorakoentzat ekainaren 29an 12:00-14:00 bitartean, Caravan Park-en. Izena emateko: 658739032 telefonora idatzi.

Poltsiko eta adin guztietarako eskaintza

Urtez urte egonkortzen doan antzerkiaren jaialdi honek gero eta publiko zabalagoari eskaintza egin nahi dio, horregatik, honako aukerak eta deskontuak eskaini dira:

Helduei zuzendutako antzezlanen sarreren prezioa 8€koa izango da.
18 urtetik beherako ikusleek ikuskizunen sarrerek %50eko deskontua izango dute.

Ikasturte berrirako izen-ematea

Era berean, jakinarazi nahi dugu bihar, ekainaren 20an, zabalduko dela Zestoako Interpretazio Eskolan izena emateko epea, bai helduentzat (+18 urte) bai haur eta gazteentzat (18 urtetik beherakoak). Izena emateko, bidali mezu bat eromenprodukzioak@gmail.com helbidera edo deitu 658 739 032 telefonora.

zestoa.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko ekainaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • LekuaZestoa
  • HizkuntzaEuskara

Non