Pieza bat, istorio bat: ikerketaren emaitzak
Peter Pan "disko-jogailu trinkoa, Emily Alice Ferrisen 1923ko diseinua
Gaur egun badakigu gure bildumako gailu txiki hau, Emily Alice Ferris britainiarraren diseinu bat dela, Peter Pan Gramophone Limited-ek 1924 eta 1931 bitartean egindakoa.
"Peter Pan" disko-jogailu trinkoa: "20ko hamarkada zoriontsuetarako" musika
Joan den mendeko 20ko hamarkadan, hau bezalako gramofono eramangarri trinkoak modan jarri ziren. Milaka saldu ziren, hala nolako esloganekin, "The Music You Want - When You Want It" ("Nahi duzun musika - nahi duzunean").
Peter Pan Gramophone Limited-en arrakasta
1923an Emily Alice Ferrisek patentatuta. Arina, sendoa, trinkoa eta erraz erabiltzekoa nazioarte mailan firmako salmenten arrakastatsuena izan zen. Hainbeste alen iraupena bilduma publiko eta pribatuetan, bere diseinu bikainagatik izan zen.
La Encartada Fabrika-Museoko "Peter Pan"
Gure Peter Pan disko-jogailu konpaktuak jatorrizko pieza guztiak gordetzen ditu. Joaquín Marco Sáenz de Ormijana eta Mikel Terreros Frenández-en eskutik pasa ondoren… primeran funtzionatzen du berriro!
Ekainaren 21tik urriaren 24ra
Doan
INFORMAZIO GEHIAGO: ? laencartada@bizkaia.eus - ? 94 680 07 78