Euskal folkkoreko pretsonaiak diren "Bilboko erraldoiak", euren kalejira alaiekin jaietako ohiko protagonistak izaten direnek, Aste Nagusiko ospakizunen aurrerapen bat eskainiko dute, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian egin ohi den erakusketarekin. Uztailaren 2tik, asteartea, irailaren 8ra arte, igandea, bisitatu ahal izango da erakusketa.
"Bilboko erraldoiak" erakusketa asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara bitartean, egongo da zabalik. Uztailaren 25ean, uztailaren 31an eta abuztuaren 15ean itxita egongo da, jaiegunak direlako.
Berrogei urte baino gehiagoz urian egon diren pertsonaia historiko eta ospetsu horien erakusketa Bilboko uda-garaian arrakasta handiena izaten duten jardueretako bat da. Aurten, 1980ko belanauldiko 10 erraldoi eta 1988ko belanauldiko 5 bikote bilduko ditu. Haien artean, ospetsuak diren1980ko Don Terencio eta Zumalakarregi egongo dira, eta baita 1988ko belanauldiko Olagizona eta Zigarrogina, Marinela eta Zamaketaria, eta Ingelesa eta Bilbotarra. Gainera, Pitxitxi eta Lina ere egongo dira, baina uztailean bakarrik.
Erakusketarako sarrerek Artelan Berreginen Museorako sarreren kostu bera dute eta han bertan, San Franzisko kaleko 14ean, edo Aztarnategia (Mirasol kondea, 2) erosi ahal izango dira. Erakusketaren sarrerarekin museora sartu ahal izango da, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da, eta taldeentzat, berriz, 1,50 eurokoa. Pentsiodunek, dibertsitate funtzionala dutenek, 12 urtetik beherakoek eta irakasleek dohainik dute sarrera.
Erakusketarekin batera, Bilboko Erraldoi eta Buruhandiekin zerikusia duten hainbat tailer eta jardueratan parte hartu ahal izango dute bertaratutakoek: