Getxo Jazz 2024: egitaraua (uztailak 3-7)

Getxo 2024(e)ko uztailaren 3(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
  • Getxo Jazz 2024: egitaraua (uztailak 3-7)

Uztailaren 3tik 7ra, Getxok berriro ere hasiera emango dio Euskadiko jazz zirkuituari, Bizkaiko jazzaldiaren 47. edizioaren eskutik. Ohi bezala, talde gazteak eta nazioarteko artista nabarmenetako batzuk izango dira bertan. Izen ezagunenen artean, Stacey Kent, Hiromi, James Carter, Bill Frisell eta Kurt Rosenwinkel nabarmendu behar dira. Ordainezko kontzertuez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak, "Hirugarren milurtekoa" atala eta eskaintza zabala osatzen duten familientzako kontzertuak izango dira. 

Aurten James Carterrek (1969, Michigan) zabalduko ditu ordainezko kontzertuak (Muxikebarri; 21:00). 90eko hamarkadan sortutako saxofoi jotzailerik harrigarrienetako eta originalenetako bat da artista estatubatuarra, saxo-mota guztiak menderatzen dituena, altutik baritonoraino, eta klarinetean eta klarinete baxuan ere aditua dela.  Hurrengo egunean, osteguna, hilak 4, Hiromi Uehararen (1979, Hamamatsu) txanda izango da. Egungo eszenako pianistarik originalenetako bat da, eta bere sormen-energiak jazzaren, musika klasikoaren eta poparen mugak zeharkatzen ditu, inprobisazioa sofistikazio maila berrietara eramanez. 

Ostiralean, hilak 3, jaialdiaren erdialdean, Kurt Rosenwikel (1970, Filadelfia) gitarra-jotzaile ospetsua buru duen konbo handiaren txanda izango da. Horretan, Mark Turner saxofoi-jotzaileak, Ben Street baxu-jotzaileak eta Jeff Ballard bateria-jotzaileak bat egingo dute birtuosismotik abiatuta modernitatea tradizioarekin fusionatzeko. Biharamunean, larunbatean, jazzaldiak  Stacey Kent (1968, South Orange; New Jersey) izango du protagonista, nazioarteko eszenako ahots dotore eta beroenetako bat, hain zuzen rere. Sari ugari irabazi ditu abeslariak  eta bere errepertorioa swing klasikoetatik bossa nova-raino zabaltzen da, chanson frantziarraren kanta erromantiko ezagunenetako batzuen moldaketak barne. Azkenik, uztailaren 7an, igandean, jaialdia eskarmentu handiko  Bill Frisell  (1951, Baltimore) artistaren eskutik agurtuko da. Eszena garaikideko gitarra moldakorrenetako bat da Frisell eta 40 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean grabaketa-katalogo amaigabea gauzatu du.

Izen handien aurretik, Talde Lehiaketaren finalera iritsi diren lau bandak arituko dira, eta, beste behin ere, Europako jazz gaztearen lanaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Doako eskaintzan, berriz, Algortako Geltokia plazako Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak (19:00) izango dira, eta, nagusiki artista gazteak protagonista dituen eskaintza batean, Irati Bilbao abeslari gaztea, Juan de Diego beteranoa, Carmen Vela txirularia, Elias D'Hooge Trio talde belgikarra eta Wasted Generation banda italiarraren proposamen originala bilduko dira. 

Informazioa eta sarreren salmenta 

Jaialdiari buruzko informazio guztia, baita Getxo Kulturaren programazioari eta zerbitzuei buruzkoa ere, gaur bertan abian jarritako webgune berrian kontsulta daiteke: www.getxo-kultura.eus. Bestalde, Getxo Jazzaren kontzertuetarako sarrerak eta bonuak ohiko saltokietan eros daitezke: Kutxabank sarea, Muxikebarri zentroa eta Romo Kultur Etxea.

Getxo Jazz 2024: egitaraua 

SAIO NAGUSIAK ETA TALDE LEHIAKETAK

Muxikebarri 21:00 h.

Uztailak 3 

Uztailak 4 

Uztailak 5 

Uztailak 6 

Uztailak 7 

DOAKO KONTZERTUAK

'Hirugarren Milurtekoa atala 17.00 h (Algortako Geltokia plaza. Doan).

Uztailak 3 

Uztailak 4 

Uztailak 5 

Uztailak 6 

Uztailak 7 

Familientzako konztertuak 13.00 h. (Algortako Geltokia plaza. Doan).

Uztailak 6 

Uztailak 7 

  • Swing for Kids
  • Jam Sessions: 00.00 h The Piper's Irish Pub (Avda. Basagoiti, 47 - Algorta)

Uztailak 5, 6 eta 7 

  • Miguel Salvador Quartet

Kaleko desfileak: Dixie Rue del Percebe

Uztailak 5, 6 eta 7 

  • Ostirala: 19:00-21:00 / Larunbata: 13:00-14:30 / 19:00-21:00 / Igandea: 13:00-14:30
getxo.eus

Laburrean

Non