Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte.
Guztira 14 ikuskizun izango dira hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiasetik, Andaluziatik, Galiziatik eta Frantziatik iritsitakoak ere izango ditugu gure artean.
Beti bezala, herriko gune desberdin askotan izango dira ikuskizun hauek: Frontoi Txikian, Villa Manuelan edota Munoan, esaterako.
Kalerki 2024: egitaraua
OSTEGUNA, UZTAILAK 4:
- Euskorleans – Kukai Dantza (EH) -> Ibiltaria. Hasiera udaletxean.
- Welcome & Sorry – Ganso y Cía. (EH) -> Santa Klara.
- NOEUD – DAB Dantza (EH) -> Frontoi Txikia.
- B.O.B.A.S – Jimena Cavalleti (Valentzia) -> Amalur parkea.
OSTIRALA, UZTAILAK 5:
- Los Mañas – Cía. Lucas Escobedo (Valentzia) -> Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
- Check-out – Adrián Conde (Asturias) -> Villa Manuela.
- Ohlimpiadas – Cía. La Sincro (Galizia) -> Frontoi Txikia.
- Piti Peta Hofen Show – Compagnie LPM (Frantzia) -> Santa Klara.
LARUNBATA, UZTAILAK 6:
- Birakolore – Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (EH) -> Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
- Gran Sonata – Cía. le Puant (Katalunia) -> Villa Manuela.
- Kasumay – Circo Los (Katalunia) -> Frontoi Txikia.
- Haurreskolari – Tio Teronen Semeak (EH) -> Malekoia (Dama).
- En Tierra de Nadie – DA.TE Danza (Andaluzia) -> Munoa.
- Calacas – L´Estranya Cía. (Katalunia) -> Ibiltaria. Hasiera Munoan.