Aurten ere, UDAKO GOLEM zikloaren edizio berri bat egingo da Bilbon, uztailaren 5etik abuztuaren 15era.
Aurten, argitaragabeko zortzi Kaurismäki eta zinema independenteko hamahiru estreinaldi eskainiko dira. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Hirunaka txandakatuko dira, sei egunetik behin ,bakoitza ordu-tarte desberdinetan eskaintzen delarik, 5,50 euroko prezioan.
Programazioak Aki Kaurismäki finlandiarra du ardatz nagusi. Bere lehen filmen artean aukeratutako zortzi film argitaragabe proiektatuko dituzte, zehazki: CRIMEN Y CASTIGO (1983); CALAMARI UNION (1985); SOMBRAS EN EL PARAÍSO (1986); HAMLET VA DE NEGOCIOS (1987); ARIEL (1987); CONTRATÉ UN ASESINO A SUELDO (1990); AGÁRRATE EL PAÑUELO, TATIANA (1993); eta JUHA (1998). Saio guztietan (azkenekoan izan ezik), filmaz gain, zinema-areto batean inoiz proiektatu ez den film labur bat emango da.
Pproposamenak askotarikoa izan nahi du generoari, gaiei eta nazionalitateari dagokienez. Mundu anglosaxoitik hauek aukeratu dituzte: NOT A PRETTY PICTURE (Martha Coolidge, AEB), abusuaren kulturari eta haren ondorioei buruzko pelikula aitzindaria; VIDAS PASADAS (AEB), Celine Song zinemagile korear-kanadarrarena, berriz elkartzeei buruzko istorio hunkigarria, Film Onenari eta Zuzendaritza Onenari Independent Spirit Award sarien irabazlea; HOW TO HAVE SEX (Erresuma Batua, Molly Manning Walker), birjintasuna galtzeko filmei buelta feminista ematen diona; eta LA ZONA DE INTERÉS (Jonathan Glazer, Erresuma Batua), gaiztakeriaren hutsalkeriari buruzko hausnarketa beldurgarria, sari askoren irabazlea (Atzerriko Film Onenari eta Soinu Onenari Oscar sariak, besteak beste).
Italiatik, Alice Rohrwacherren azken filma ekarri dute, LA QUIMERA, eta Alemaniatik, aldiz, LA CAJA DE CRISTAL (Asli Özge). Beste latitude batzuetako izenburuak ere ikusi ahal izango dira, hala nola: Japoniako EL MAL NO EXISTE, DRIVE MY CAR filmaren Ryûsuke Hamaguchi zuzendariarena, Nazioarteko Film Onenari Oscar Sariaren irabazlea; PERFECT DAYS, Wim Wendersen itzulera handia, Aktore Onenari Sariaren irabazlea Cannesko Zinemaldian; eta Yasujiro Ozu maisuaren LAS HERMANAS MUNEKATA (1950) lanaren kopia, 4K bereizmenean berritua. Atlantikoaz bestaldetik, LOS COLONOS (Felipe Gálvez Haberle / Txile), Kritikaren FIPRESCI Sariaren irabazlea Canneseko Zinemaldiko “Un Certain Regard” sekzioan.
Gainera, honako film hauek ikusteko aukera egongo da: Galiziako AS NEVES (Sonia Méndez); LA ESTRELLA AZUL (Javier Macipe), denboraldiko indie fenomenoa; eta UN SOL RADIANT (Mònica Cambra, Ariadna Fortuny), Talent Saria D’A Zinemaldian eta Gidoi Onenari DAMA Saria Gijóngo Zinemaldian.