Sahatsa Jauregi artistaren Aizkora (2021) piezaren muntaia prozesuaren ondoren, bisita berezi eskainiko direla Gordailuan ekainean eta uztailean. Bisitak Sorkuntzatik Kontserbaziora proiektuaren barruan kokatzen dira, artelan garaikideen kontserbazioa ezagutzera emateko proiektuaren barruan. Bisitaren ardatza Aizkora artelana izango da. Piezaren muntaia, artistaren sorkuntza prozesua edota Jose Ramon Jauregi aizkoragilearen lantegian izandako esperientzia ezagutzera hurbiltzen gaituzten ikus-entzunezkoak erakutsiko dira. Aldi berean, zentroa bisitatzeko aukera izango da, proiektuari lotutako artelanetatik abiatuta.