Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun: "Emakumeak* surflari" dokumentala eta solasaldia

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 11
  • Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun: "Emakumeak* surflari" dokumentala eta solasaldia

Sirenak erakusketarekin loturiko ekitaldia.

Emakumeak* Surflari dokumentala proiektatuko da. 2023ko Bilboko Surfilm Jaialdiaren irabazlea izan zen, publikoaren sariarekin, eta ondoren emakume surflariekin solasaldia emakume kirolari gisa bizitako esperientziak ikusarazteko.

“Ez ziren justuak gauza asko eta zerbait aldatzekotan, guk egin behar genuen”Emakumea* Surflari kirolean emakumeen diskriminazioari aurre egiteko proiektu gisa sortu zen, eta, egun askotariko emakumeen elkartea bihurtu da. Ahalduntze prozesu feministak partekatzen dituena surf, bodyboard, SUP edo skate bezalako talde jardueren bitartez. Gorputzeko praktika horien bidez emakumeen artean partekatzea, taldekatzea, gozatzea eta loturak sortzea izan dira aldaketan eragiteko gakoa.

Aurkezlea: Ana Txurruka.

Hizlariak: Ane Hui Marín, Maddi Fernández Mogollón, Marcia Velaskez, Laura Alcain eta Garazi López de Lacalle.

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2024(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non