"Ez naiz inoiz Dublinen egon"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko uztailaren 11(e)tik 2024(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • "Ez naiz inoiz Dublinen egon"

Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Atetik sartzen den momentuan, pertsona bitxi hau onartu ala ez erabaki beharko dute. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza berdinaren bila dabiltzala ikusiko dugu; bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila. 

  • Egilea: Markos Goikolea
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
  • Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia. 
  • Gune eszenikoa: Fernando Bernués.
  • Jantziak: Ana Turrillas.
  • Argiztapena: Xabier Lozano.
  • Teknika: Acrónica Producciones.
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas.
  • Ekoizpena: Paola Eguibar.
  • Banaketa: Portal 71
 

Informazio gehiago: Tentazioa


Laburrean

Non