Arbolapean 2024: ZUGA BAND

Gernika-Lumo 2024(e)ko Uztailak 11
  • Arbolapean 2024: ZUGA BAND

Iparragirreren Gernikako Arbolaren gerizpean garatuko den kultura egitaraua da ARBOLAPEAN.

Uztalairen 11an ZUGA BANDen txanda izango da.

ZUGA musika egitasmoa 2021. urtean sortzen da Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan. Hainbat taldetan ibili ondoren bere bakarkako ibilbideari hasiera emateko helburua izanik eratzen da Asier Zugadik gidaturiko proiektu hau. Helburua, pop kutsuko abesti soilak lantzea da bakarka nahiz lagunen laguntzaz. Abesti sinple baina sakonak lantzen dira bertan. Orain gutxi plazaratu du bere lehen bideoklipa Maite Artajo Iruñeako arte zuzendariaren gidaritzepan. Momentuz, bakarlaria bere lehen lan luzea prestatzen dabil. Honek pasadan urtean ikusi behar zuen argia baina eskuko lesio bat medio atzeratua izan da proiektu honen grabazioa. Hortaz adi seinalera eta ez galdu bakarlari gernikarrak dakartzan hurrengo lanei.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSeber Altube Auditorioa
    Karmelo etxegarai, 16
    Gernika-Lumo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non